XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRRISOLASAK- Lagun batek beste bati: - Aizak*, Antton! Zer gertatu zaik buruan?.
- Zer izanen da, bá? Politika berriaren ondorio bat.
- Nola izan daiteke hori, ordeá?.
- Bai, ba! Ene hauzoa erdianalfabetua duk; eta, dirudienez, aperturismo barik* apurturismoa ulertu eta dzast! makilada batez buruan jo eta ia ia apurtu egin zidaan, apurtu ere.
- Mutxurdiñ horietako batek kalean zehar txakur iletsu bat darama.
Mutil batek, haren aurrean geldituz, honela diotso: - Hara, andrea! Non du txakur horrek burua?.
- Erraxa duk, mutiko! Tira ezak buztanetik, eta laster jakinen duk non dituen hortzak.
- Maisuak:- Oxygenoa 1779.ean aurkitu zuten.
Pellok:- Eta ordurarte nola konpontzen ziren gizonak, arnasa egiteko, ba?.
- Misiolari batek mahometar bati: - Ali, hiru emazte dituk, eta hori gehiegi duk.
Bi behintzat utzi beharko hituzke, ez duk uste?.
- Ez aita, ez! Bi ez, hirurak baizik!.
- Maisuak:- Haurra, etxeko hizkuntzari zergatik esaten zaio amaren hizkuntza?.
Pellok:- Errax erraxa da hori, maisua.
- Etxean ama beti hizketan ari izaten delako.
ezak,
hituzke,
zaik,
zaio,